Nortzuk gara?
IGEk gurasoen esfortzuak bultzatzea eta zuzentzea du helburu heziketan eraginkortasun handiagoa lortzeko eta euren seme-alabei dagozkien eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren jakiteko.
Hau lortzeko, hemen markatu ditugun helburuak:
- Zentroko heziketa-jardueretan lagundu.
- Familien parte-hartzea bultzatu zentroko kudeaketan.
- Antolatzen diren Estola Kontseiluan ikasleen parte-hartzea eta ordezkaritza erraztu.
- Zentroko Hezkuntza Komunitateko partaideentzako eta gainontzekoentzako zerbitzu eta jarduerak antolatu, hain zuzen ere, sozial, heziketa, kultural, jolas, kiroletako eta pastoral tipokoak.
- Helburu berdinak dauzkaten beste entitate batzuekin harremanetan egon.
- IGEtik edo Zentrotik egiten diren proposamen desberdinetan familien parte-hartzea handitu.
- Zentroko familien arteko erlazio espazioak sortu.
Aurtengo ikasturtean IGEko Zuzendaritza hurrengo ordezkariek osatzen duten Batzordea:
Lehendakaria: Juan Jose Iglesias Diaz
Lehandakariordea: Marisa Rosendo Romero
Diruzaina: Maite Urquiza Mardaras
Idazkaria: Mª Antonia Sarasola
Kidea: Mertxe Beodide
Kidea: Juan Manuel González
Organoak
Batzarra
Urtean behin antolatzen den IGEko organo erabakitzaile eta ordezkaritza handiena da. Bere helburuak hauek dira:
- Elkartutako familiei interes komunaren gaineko informazioa helarazi.
- Zuzendaritza Batzordeko proposamena eta kudeaketa onartu.
- Ikastetxe barruan familiengan eragina zuzena duten kontuetan parte hartzeko eta erabakitzeko lekua izan Hezkuntza Komunitateko kideak eta umeen arduradunak baitira.
Eskola Kontseilua
IGEk Zuzendaritza Batzordeak aukeratutako ordezkari baten bidez Zentroko Eskola Kontseiluetan parte hatzen du.
Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Federazio Katoliko:
IGE Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkarteetako Federazio Katolikoaren parte da eta Federazioari urteko kuota bat ematen dio eta bertatik antolatzen diren jardueretan parte hatzen du.
Eskolaz kanpokoak, ospakizunak eta proiektuak
IGEren helburu nagusietako bat da Zentroko umeen osoko heziketa osatzen duten eskolaz kanpoko jardueren garapenean ikastetxeari laguntzea eta hau antolatzea euren garapen fisikoa bultzatzeko eta bizikidetasuna eta talde-espiritua hobetzeko.
Jarduera eta jai desberdinetako ospakizunak ere sustatzen ditugu (Olentzeroren jaia, Inauteriak...) eta proiektuetan parte hartzen dugu, hala nola, Jolasten ere euskaraz programan, Arartekoaren Bizikidetasunari buruzko Azterketan eta abar.
Familia eguna
Familia Eguna familien urteko topaketa izan nahi du erlazio informala sustatzeko eta modu dibertigarrian Elkartea osatzen dugun familiok elkar ezagutzeko.
Familia-Eskola topaketak
Topaketak IGFKaren ekimena da eta gure seme-alaben etapa desberdinetan garrantzitsuak diren gaiei buruzko baterako hausnarketa egiten saiatzen da.
IGEtik familiek parte har dezaten saiatzen gara, motibatzen saiatzen gara. Materialak lortzeko eta jarduera desberdinetan aritzeko ekonomikoki laguntzen diegu.
IGFKaren Idatz eta Marrazki lehiaketa
Jarduera hau IGFKak antolatzen du eta Haur Hezkuntzatiko Bigarren Hezkuntzara arteko ikasleei zuzendua da.
IGEtik jarduera honen kudeaketan parte hartzen dugu eta eskolaz kanpoko ordutegian kudeatzen dugu. Bertan ikasleen lanak aurkezten ditugu eta Deustuko Ikastetxean azken urteetan ospatu den IGFKaren Jaialdian parte hartzen dugu han sari banaketa egin ohi baita.
Kontaktua
Kontaktu datuak:
AMPA Colegio El Ave María
Zabalbide, 116
48007, BILBAO
94 446 39 96
jiglesias@elavemaria.net