Eusko Jaurlaritzak aintzatespen hori ematen die beren kudeaketa-praktiketan aurreratuen dauden
eta familien, irakasleen eta gizartearen gogobetetasuna bilatzen duten erakundeei.
Eusko Jaurlaritzak aintzatespen hori ematen die beren kudeaketa-praktiketan aurreratuen dauden
eta familien, irakasleen eta gizartearen gogobetetasuna bilatzen duten erakundeei.
El Gobierno Vasco otorga este reconocimiento a las organizaziones más avanzadas en sus practicas de gestión
y que buscan la satisfacción de las familias, profesorado y sociedad.
Gure Proiektu Hezitzailea ezagutu nahi baduzu etorri eta emango dizugu zita bat, horrela hurbil hurbiletik ezagutuko gaiatuzu.
Si estás interesado en conocer más sobre nuestro Proyecto Educativo, ven a vernos y déjanos mostrarte el Centro y las personas que convivimos en él.
eta zure seme-alabek ere merezi dute. Horregatik, ume bakoitzarengan sinisten dugu, eman ahal duen guztiarengan. Horregatik, banan-banan ezagutzen ditugu eta ahalik eta gehien estimulatzen ditugu. Honela, tresna teknologiko aurreratuenak eta puntako teknika pedagogikoak euren eskura daude. Aukerak eskaintzen dizkiguten pertsonak eta egoerak badaudela erakusten dizkiegu, aberasten egiten gaituztenak.
Ez dago mende bat betetzerik puntako heziketa eskaini gabe. Ez dago 30.000 pertsona formatzerik momentu bakoitzean teknika pedagogikorik onenak eta goi mailako teknologia eskaini gabe. Gaur egun, estimulazio goiztiarra, ikasketa kooperatiboa eta proiektuen bidezko lanak lantzen dira marko digital aurreratuan. Izan ere, Eusko Jaurlarizak nabarmendu zuen zentro berritzailea izateagatik, IKASDIG proiektua sustatu baitu. Bihar?auskalo! Hala ere, gure taldeak trebatzen jarraituko du datorrenari aurre egiteko.
Egunero 450 ikasle heltzen dira gure zentrora. 450 pertsona desberdin behar eta gaitasun desberdinekin. 450 izen. 450 aurpegi. 450 istorio. 450 etorkizun. Egunero lan egiten dugu 450 bizi proiektu bakoitza gizaki eta ikasle gisa gaitasunak garatzetik ahalik eta hurbilen egoteko. Zenbaki hutsak ez baitira. Dagoen baliotsuena direlako. Pertsonak.
Badakigu non gauden eta nondik gatozen. Gure ingurune natural eta sozialarekin lan egiten dugu baita mugak itxuragabetzen diren kulturarteko munduarekin ere. Uste dugu jatorri desberdinetako pertsonen egoeretako eta kulturetako integrazioak guztiok aberasten gaituela eta gaur egungo munduan bizi izaten erakusten digula. Horregatik, hirueledun eredua eskaintzen dugu, eta gure proiektu solidarioek bai auzoan bai planetako edozein lekutan eragina dute.